Arrasateko akordeoi lehiaketan izango dira Tomas Garbizuko ikasleak
Tomas Garbizu musika eskolako zenbait akordeoi ikaslek Arrasateko akordeoi lehiaketan parte hartuko dute. Hain zuzen, lehiaketa horretan parte hartzea ohitura bihurtu da beraientzat. Honako ikasleak igoko dira oholtzara: Ibai Olaziregi, Asier Olaziregi, Paola Rodriguez, Nerea Intxausti eta Asier Fernandez.
Honako pieza hauek joko dituzte: Xagu txiki, xagu maite (herrikoia), Girotondo (F. Fugazza) eta L’ Allegro cow boy (F. Fugazza).