Uxoa tabernak bossa eta folka proposatzen ditu astebururako
Bossa Collective eta Howdy dira Butroi pasealekuko Uxoa tabernak aste honetarako egiten dituen proposamenak. Bossa Collective taldeak ostiralean joko du eta bossa, jazz eta funk doinuez animatuko du Uxoara joaten direnak. Larunbatean, Howdy bandaren txanda izango da. Kontzertuen antolatzailea den Men of Rock Musika Elkartearen arabera, “Gipuzkoako country-folk talde onena” da Howdy. Bi kontzertuak 22:30ean hasiko dira eta ez da sarrerarik ordaindu behar.