
Bidasoa-Puente Genil partidako irudia, iazko igoera kanporaketakoa
Gaur, 20:30etik aurrera eta Puente Genil (Kordoba, Espainia) taldearen kantxan, Asobal Mailari eusteko partida erabakiorra jokatuko du Bidasoak. Irundarrak azkenak dira sailkapen nagusian lau punturekin, eta horien aurretik daude hain justu kordobarrak, sei punturekin. Irabazleak suposatuko luke azken postua atzean uztea, eta aurrera begira mailari eusteko borrokan ibiliko den beste talde baten aldean gol tartea alde izatea. Bi puntu baino gehiago ditu gaur, beraz, Bidasoak irabazteko.