Amaren suaren bueltan aldarrikatu dute euskara
http://www.youtube.com/watch?v=aYSsdF3pMTM&feature=youtu.be
Herritar ugari bildu ziren atzo euskararen “amaren suaren” bueltan, Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, plaza hartzera animatu zituzten herritarrak, eta erantzun ere egin zuten.
Kriseiluak izan ziren protagonista. Su txikiak banan-banan jartzen joan ziren plazaren erdialdean, eta bata bestearen atzetik dozena bat jarri zituzten. Ondoren, amaren su horren bueltan korroa egin zuten, eta inguruan bueltaka ibili ziren hainbat biribiletan banatuta, iluntasunean; kriseiluen argia erreferentzia zutela.
Ondoren, Euskararen Eguneko manifestua irakurri zuten. Euskararen aldeko hautua egin dutenek alderdikerien gainetik hiztun komunitatearen muina, eta horientzat euskarak 365 egun dituela esan zuten, eta egun horiek guztiak direla ospatzekoak. Euskara plazara atera behar dela aldarrikatu zuten, “zabalduz eta bilduz, etxetik plazara eta plazatik etxera. Gaur, plazara gatoz eta itzuliko gara”.