"Abenduaren 6an guk ez dugu ezer ospatzeko"
Etzi, hilak 6, Konstituzio Eguna da eta horren aurrean “ospatzeko ezer ez” dutela nabarmendu dute Oiartzungo Ernai eta Ikasle Abertzaleakeko kideek. Hala, euren eskola eraikiko dute.
10:30ean, Doneztebe plazan elkartzeko deia egin dute eskola eraikitzeko (etxetik katiluak eramateko eskatu dute). Gero bi hitzaldi egongo dira: Konstituzio eguna eta Espainolen inposaketa izenekoak. Indarrak hartzeko gosaldu egingo dute ondoren eta herria apaintzeari ekingo diote.