Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskaldun berriei aitortza

Euskaldun berriek euskara ikasi eta erabiltzeko egiten duten saiakera nabarmen geratu da gaur Euskararen Nazioarteko Egunarekin Kasino Zaharrean egin den mintzodromoan. 50 pertsona inguruk parte hartu dute Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak antolatutako ekitaldian eta denek irribarre batek aldegin dute bertatik.

admin
Bidasoa
2013/12/03
Euskaldun berriek euskara ikasi eta erabiltzeko egiten duten saiakera nabarmen geratu da gaur Euskararen Nazioarteko Egunarekin Kasino Zaharrean egin den mintzodromoan. 50 pertsona inguruk parte hartu dute Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak antolatutako ekitaldian eta denek irribarre batek aldegin dute bertatik. Udal Euskaltegirako lan tresna da mintza praktika eta Mintzodromoak ikasleei beste aukera bat ematen diela iritzi dio Arantxa Ezeiza zuzendariak: “Euskaltegiko orduetan da eta hori ondo datorkigu. Gainera, euskaltegikoak ez diren beste pertsona batzuekin solasaldian aritzeko aukera dute ikasleek”. Bigarren aldiz antolatu dute Mintzodromoa eta bietan buru belarri inplikatu dira euskaltegiko irakasle eta ikasleak. Aurten, gainera, lehen aldiz antolatu dute Mintzalaguna egitasmoa Hondarribian —lehen Irunen hartzen zuten parte hondarribiarrek— eta mintzalagun eta mintzakideak batu zaizkie euskaltegiko ikasleei. Haiekin, hainbat zinegotzi izan dira mintza praktika egiten. Maite Berruet Mintzalaguna egitasmoaren arduraduna da Hondarribian eta, aurtengoa lehen urtea izaten ari den arren, erantzunarekin pozik daudela dio: “54 lagun daude izena emanda eta Irunen egiten zenean 20 inguru ziren parte hartzen zuten hondarribiarrak”. 10:30etik aurrera bi orduz aritu dira Kasino Zaharrean euskaraz hitz egiten. Tarteka talde aldaketa egin dute eta, hala, jende berriarekin eta gai berriaz mintzatzeko aukera izan dute parte hartzaileek. Kafea eta tortilla pintxoak ez zaikie falta izan, ardoa bai, “baina udalak ezin du alkoholaren kontsumoa sustatu”, erantzun die Karmelo Goikoetxea Euskara Zerbitzuko zuzendariak eskatu dutenei. Broma asko egon da gaurko Mintzodromoan, giro ezinhobean burutu baita ekintza; hori bai, lana serio egin dute denek eta inor ez da joan Kasino Zaharretik zerbait ikasi gabe. Azken solasaldi txanda amaituta, Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziak adierazi du euskara ikasten ari direnei aitortza egin nahi dietela gaurko egunarekin: “Mintzodromoarekin euskara lantzen ari diren pertsonei aitortza egin nahi diegu, askotan bigarren mailako euskaldunak direla sentitu badute, hori alde batera utzi behar dugu. Beren prozesua segitzen dute, ikasten, baina euskaldunon komunitate barruko kideak dira. Aitortza erabileratik etorri da, erabilerak elkartzen gaitu. Euskaldunon aniztasunaren barrenean tipologia desberdinekoak gara, denak ez gara jatorriz etxetik euskaraz dakigunak, denak ez gara eskolan ikasitakoak, baina erabilerak batzen gaitu, eta bide horretan hondar ale bat da Mintzodromoa”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.