Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kopagoaren kontra 43.600 sinadura bildu dituzte

admin
Bidasoa
2013/12/02
Duintasunak deituta, hileroko mobilizazioa egin dute gaur goizean pentsiodunek batez ere botiken ordainketa partekatua edo kopagoaren kontra, baita pentsioetan egiten ari diren murrizketak direla eta, euren eros ahalmena txikitzearen kontra ere. Dozenaka lagun elkartu dira gaur goizean Herriko Plazan, eta ordezkari gehiago izan dira, bat egin baitute Pasai Antxo, Hondarribia eta Irungo Kateako zaharren egoitzek ere: “Oarso Bidasoko eskualdeko zaharren egoitza guztiak lortu ditugu, Irungoak izan ezik”. Gaurko mobilizazioan hainbat gai ukitu dituzte. Batetik, Gasteizen egin dituzten ekintzen berri eman dute. Azaroaren 21ean kopagoaren kontra bildutako sinadurak entregatu zituzten. Guztira, 43.600 izan direla jakinarazi dute; hasieran esperotakoa baino nabarmen gehiago, 15.000 sinadurako helburua baitzuten. Azaroaren 25ean, berriz, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Batzordearekin elkartu ziren, eta han, PP, PSE-EE, EAJ eta EH Bilduko ordezkariei euren kexak, kezkak eta eskaerak egin zizkietela adierazi dute. Horri lotuta, udaletxeetan kopagoaren kontrako mozioak sartzen jarraitzen  dutela azaldu dute, eta Pasaian euren eskaerak aho batez onartu dituztela. Bestetik, hilaren 19an (osteguna) lurralde mailako manifestazioa egingo dutela aurreratu dute; Donostiako Bulebarretik aterako da 11:00etan. “Borrokak balio izan du “ Gaurko mobilizazioan ere Eusko Jaurlaritza kopagoren eragina murrizteko onartzekoa den 18 milioi euroko laguntzaren berri eman dute. Hala, Duintasunaren arabera, “borroka egiteak balio izan du”, eta gaineratu du: “Ezer ez egiteak ez du ezertarako balio, borroka eginez lortzen dira gauzak”. Jarraian, laguntza horien xehetasunak eman dituzte. Izan ere, laguntza hori baliatu izango dutela jakinarazi dute 18.000 eurotik beherako errentak jasotzen dituztenek, besteak beste. “Farmazietan berdin berdin ordaindu beharko dute, baina sei hilabetean behin laguntza hori jasoko dute farmazian bertan. Horretarako, farmazietan aurki daitezkeen eskuorri batzuk bete beharko dira. Horrekin ez dute kopagoa kenduko, baizik eta laguntza sozial batzuk emango dituzte Madrilek errekurritzea saihesteko”. Oraindik “letra txikia” ez dakitela gaineratu dute, baina hilabete erdirako berri gehiago izatea espero dute. Hala eta guztiz ere, gogorarazi dute Gizarte Segurantzatik kanpo geratu diren 417 botikengatik gehiago ordaindu behar dutela hilero kopagoarekin ordaintzen duten 8,44 euroak baino, eta horregatik neurri horrekin bukatzeko eskatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.