Errenteria-Oreretako sindikatu, eragile eta herritarrak
eskubide sozialen karta lantzen hasiko dira. Hala, eztabaida prozesu bat martxan jarriko dute, eta prozesu horri martxan jartzeko, bihar (asteartea) aurkezpen bat egingo dute, 19:00etan, Xenpelar Etxean. “Prozesua ipuin kontalari baten bidez adieraziko da sukaldaritza ardatz bezala hartuz”, aurreratu dute.