Euskal nazionalistek Argentinan utzitako arrastoa aztertuko dute gaur arratsaldean Rio Bidasoan
Patria Vasca en Argentina. Un siglo de nacionalismo vasco izenburuko liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Rio Bidasoa Hoteleko batzar aretoan, 19:30ean. Maddi Mignaburu historialariak idatzi du eta berak aurkeztuko du. Ondoren, hitzaldia emango du Mignaburuk, La huella vasca en Argentina goiburuarekin.
Eusko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrak eta Sabino Arana Fundazioak sustatutako ekitaldia da, Argentinako Buru Batzarraren laguntza izan duena. Azken erakunde horretako idazkari orokorra den Fernando Lizarbe aurkezpenean izango da, koordinazio lanak egiten.