Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Babes ofizialeko 65 etxebizitza gehiago egingo dituzte Muliaten, erdia alokairukoak

admin
Bidasoa
2013/12/02
Muliate II

Egungo Muliateko etxebizitzen parean eraikiko dituzte berriak

Muliate II izena izango du Hondarribiko Udalak, Jaurlaritzak eta VISESA erakunde publikoak sinaturiko akordioari esker Zimizargan eraikiko dituzten babes ofizialeko 65 etxebizitzetako promozioak. 33 alokairuzkoak izango dira, eta gainontzekoak salmentakoak. 2014an zehar lan administratiboa egingo dute eta 2015ean hasiko dira obrak. 2017rako giltzak ematea espero dute, gaur goizeko aurkezpenean Aitor Kerejeta alkateak, Covagonda Solaguren Etxebizitza sailburuordeak eta Marcos Muro VISESAko zuzendariak azaldu dutenez. Lehen aldia da Hondarribiko udalak eta Jaurlaritzak hitzarmena sinatzen dutela babestutako etxebizitzak eraikitzeko eta une honetan hori lortzeagatik pozik azaldu da Kerejeta. “Zaila da promotoreak aurkitzea eta Jaurlaritzak segurtasuna ematen digu. Etxebizitza horiek egingo dira, hasi eta bukatuko dituzte”.
Solaguren, Kerejeta eta Muro, aurkezpenean

Solaguren, Kerejeta eta Muro, aurkezpenean

Muliate Ieko promozioan ikusitako eskaeraren arabera diseinatu dute Muliate II. Eraikiko diren etxebizitza guztiak bi logelakoak izango dira, gaaraje eta trastelekuarekin. 33 alokairuzkoak izango dira, bitik bat. Kerejetak azaldu duenez, udalaren asmoa beti izan da ahalik eta alokairuzko etxebizitza gehien egitea, baina aurreko promozioetan ezin izan dute gehiagorako finantzazioa lortu. “Jaurlaritzaren finantzazioari esker lortu dugu —eskaintza berriko— etxebizitzen erdia alokairuzkoa izatea eta herri bakarra da EAEn maila hori lortu duena. Guk alokairuzko bost etxebizitza eraikitzeko aukera genuen, baina Jaurlaritzari esker 33 izango dira. Batzuk esan dezakete ez direla asko, baina Hondarribia herri txikia da eta zenbaki hori proportzionalki begiratu behar da, eta proportzio hori Irunera edo Donostiara eramango bagenu, izugarrizkoa litzateke”. Sinatutako hitzarmenaren arabera, udalak partzela bat utziko dio Jaurlaritzari eta trukean eraikitzen diren etxebizitzetatik 11 udalarentzat izango dira, alokairuzkoak denak. Gainontzekoak Jaurlaritzaren jabegoa izango dute. Horrez gain, orotara 1.100 metro koadro hartuko duten lokalak jasoko lituzte udalak eta, bertan, “Puntalean egin genuen enpresa gunearen antzerakoa” antolatu nahiko luketela gehitu du Kerejetak. Muliate II, Jostaldi pilotalekuaren eta egungo Muliateko babes ofizialeko etxebitzaren artean dagoen lur zoruan egingo lukete, Muliako etxeetatik gertuen dagoen partzela batean. Gainontzeko eremuan etorkizunean hezkuntza zentro bat eraikiko lukete eta, horri lotuta, laster zerbait aurreratu ahal izango dutela adierazi du Kerejeta alkateak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.