'Ahotsak Hondarribian' egitasmoa aurkeztuko dute bihar udaletxean
Euskararen Nazioarteko Egunarekin Ahotsak Hondarribian egitasmoa aurkeztuko dute hilaren 3an udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jaso nahi ditu Ahotsak egitasmoak eta Euskal Herriko zazpi probintzietan ehundaka elkarrizketa egin dituzte, adineko jendearen euskara eta bizipenak jasoz, herritarren artean zabaltzeko xedearekin. Hondarribian 49 pertsonekin elkartu dira Ahotsak-ekoak. Bihar aurkeztuko dute lan hori udaletxean.