
Mahai informatiboa jarriko dute bihar
Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da bihar eta horren haritik mahai informatiboa jarriko dute Harri Beltza elkarteko kideek. Informazioa emateaz gain, lazo gorriak banatuko dituzte herritarren artean. Mahaia Doneztebe plazan jarriko dute, 10:00etatik 12:00etara.