Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udalerriaren eta portuaren arteko harremana, alderdien arteko ika-mika iturri Pasaiako udalbatzarrean

admin
Bidasoa
2013/11/27
Atzoko udalbatzarraren irudia da honakoa

Atzoko udalbatzarraren irudia da honakoa

Gai zerrendari begira, udalbatzar lasaia zirudien atzokoak. Ez zen hala izan. Pasaiako Udalaren eta Portu Agintaritzaren arteko harremanak normalizatzeko agiri baten harira ika-mika sortu zen. Agiri hori aho batez izenpetu zuten udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariek, bozeramaileen batzordean, eta  “harreman esparru berria” ezartzeko tresnatzat erabili nahi dute, “ezberdintasunak gainditzeko oinarriak finkatzearren”, hainbat printzipiotan oinarrituta. Beheko PDF dokumentuan dago agiri hori osotasunean, eta finean, bi erakundeen arteko harremana normalizatzeko markoa ezartzea eskatzen du, elkarlanean herriari eta portuari dagozkion hainbat gai konpontzeko. Baina ostiralean adostasun osoa zena, atzoko udalbatzarrean ez zen hala izan. Udalaren agiria Hasteko, Amaia Agirregabiria alkateak jakinarazi zuen udalbatzarrak onar zezan eraman zuela atzoko bilkurara agiri hori. Baina ostiraletik atzora portutik hainbat informazio jaso ditu udal gobernu taldeak, “eskuz esku pasatakoak” alkatearen arabera, hau da, udal erregistroan ez daudenak, eta horren arabera alkatearen asmoa zen horiek aztertu bitartean agiriaren onarpena atzeratzea, abenduko plenora. Oposizioko alderdiek, PSEk batik bat, alkatearen “akats” bezala izendatu zuten portuak emandako proposamen horiek beste alderdiei ez jakinaraztea —alkateak hori onartu zuen—, baina hala ere udal taldeek, EAJk izan ezik, ostiralean adostutako testua bozkatzea eskatu, eta azkenean hala egin zuten. Aurretik EH Bilduko, PSE-EEko, nahiz Pasaiako Ezkerrako eledunek esan zuten Pasaiako zinegotzien eginbeharra dela udalerria “nonahi eta edonoren aurrean” defendatzea, eta Izaskun Gomez PSEko kidearen arabera, hori egiten ez duena ez dela “zinegotzi karguan egoteko moduko pertsona”. Aldi berean, alkateak azken egunetan portutik jaso dituzten agirien nondik norako orokorra jakinarazi zuen, “eta betikoa da, portuak planifikatu, eta guk ordaindu. Inposatu nahi du portuak, eta gu gastu guztien kargu egin”. Hortaz, azkenean, agiria bozkatu, eta onartu egin zuten, EH Bilduren, PSEren, Pasaiako Ezkerraren eta PPren aldeko botoekin (14). EAJk abstentzioaren bidea hartu zuen, jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminen arabera portuak emandako agiri horiek aztertu nahi dituztelako, aurretik udal talde guztiek adostutako oinarrien alde egin baino lehen. Une horretan, inoren izenik esan gabe kritika izan zirenak, EAJko kideengana zuzendu ziren; atzo Pasaiako alderdien agiria ez onartzera zerk bultzatu zituen galdetu zieten EAJko kideei, “toki batean gauza bat esan, eta bestean beste bat” esaten dutela leporatu zien alkateak, eta jeltzaleen “bipolarismoaz” hitz egin zuen, alkatearen ustez, udalean eta Portu Agintaritzan ordezkari delako Otermin. EAJren eledunak berretsi zuen azken egunetan jasotako proposamenak aztertu nahi zituztela Pasaiako Udalaren agiria bozkatu aurretik. Erretiratuen mozioa, aurrera Atzoko udalbatzarreko gaien zerrendan Pasaiako lau erretiratuen elkarteek bultzatutako mozioa zegoen. Pentsioen murrizketen kontra egiteko, ordainketa partekatuaren kontra azaltzeko eta osasun publikoaren aldeko jarrera agertzeko –Onkologikoa ez pribatizatzeko eskatuz— eskatzen zuten erretiratuek eurek landutako testuan. Erretiratuen eskariz puntuka bozkatu zituzten proposamen horiek, eta denak aurrera atera ziren, EH Bilduren eta PSE nahiz Pasaiako Ezkerraren aldeko botoekin kasu guztietan, eta lehen bi puntuetan –pentsioen murrizketena eta berrordainketarena— EAJren babesarekin. PPk bozketa guztietan kontrako edo abstentzio jarrera hartu zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.