Larunbatean itxita egongo da igerilekua, goizez
Lehiaketa bat jokatu behar dutela eta, larunbatean, hilak 30, itxita egongo da Galtzarabordako igerilekua, goizez, 13:30era arte. Igerilekua izango da itxita egongo den bakarra. Gainontzeko instalazioak irekita egongo baitira.
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, igeriketa ikastaroak Fanderian egingo dira, ordutegi berean, “jaioberrikoentzat izan ezik”, zehaztu dute. Era berean, gainontzeko erabiltzaileek ere Fanderiako igerileku erabili ahal izango dute