Hotzagatik emergentzia plana abian jarri dute Irunen, etxerik ez dutenei babesa emateko
Etxebizitzarik ez dutenei babesa emateko emergentzia plana abian jarri dute Irunen. Udaleko Gizarte Ongizate sailak eta Udaltzaingoak jarri dute martxan plana, aurreikusiz gaueko tenperatura bost gradukoa baino txikiagoa izango dela. Hala, kalean lo egiten duten pertsona horiek beren borondatez onartu behar dute laguntza ostatua jaso ahal izateko.
Udaltzaingoa arduratuko da beharra izan dezaketenekin harremanetan jartzeaz. Laguntza behar balute, jaki beroak eta ostatua izango lukete 20:30etik hurrengo eguneko 10:00ak arte. Hiriko ostalaritza zentro batzuekin akordioa egin du udalak beharra dutenei babesa emateko. Hala ere, herritarrei laguntza emateko eskatu diete udaltzainek, izan ere, eurek ezin izango dutelako uneoro hiri guztiko kaleetan lo egiten daudenen berri izan, eta hortaz, halakorik ikusiko balute, jakinarazteko eskatu dute.