Larunbatarekin, Guadalupeko gotorlekuak ateak irekiko ditu azaroaren 30ean eraikuntza barrutik ezagutu nahi duen ororentzat. 11:00etan abiatuko da ibilbidea eta ordubetekoa izango da. Hori bai, fuertea bisitatu nahi duenak osteguneko 19:00ak baino lehen egin behar du eskaera (Hondarribiko Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 943 64 36 77 telefonora deituz edo posta elektroniko bat
idatziz. Sarrerak sei euro balio ditu.
Gutxieneko kopurua lortzen ez bada, Arma Plazatik ekimena bertan behera geratu dela jakinaraziko diete izena emandakoei.
Debekatutako bisita, abenduaren 7an
Hurrengo asteko larunbatean
Debekatutako tokietara bisita goiburuko ibilaldia egingo dute berriro. Hileroko lehen larunbatean egingo da, hortaz, abenduaren 7an da hurrengoa. Ordubete irauten duen ohiko bisitaren aldean, hiru ordukoa da
Debekatutako tokietara bisita. 10:30ean hasten da eta 15 euro ordaindu behar dira. Juan Antonio Saenz adituak gidatzen du gotorelekuko izkutuko zirrikituetatik egiten den ibilaldia.