Abenduaren 3an Mondragon Unibertsitateak Irunen duen Enpresagintza Fakultatean gazteak eta aurpegi ezagunak bilduko dira mahaiaren bueltan, euskararen inguruko bizipenen eta kezken inguruan hitz egiteko. Ika-Mizka egitasmoari lotutako ekimena da. Gazteak gure hizkuntza erabiltzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko helburua du Ika-Mizkak.
Iaz bezala, Ika-Mizka proiektuak hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta gazteak biltzen ari da aurten ere mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko. Irungo saioa iragartzeko
bideo promozional bat sareratu du egitasmoak. Arkaitz Martinez (Oreka TX), Ainhoa Urretabizkaia (Egaztea), Mikel Markez abeslaria eta Maider Yabar zirku artista ageri dira bertan euskarari buruz haiek izandako bizipenen berri ematen.
Irungo saioan parte hartu nahi dutenek
esteka honetan eman dezakete izena.
http://www.youtube.com/watch?v=tadlcGt2QXA&feature=share&list=UUPM-0zl6Nu9zxFByuB3r46w