Urkizu, Teruelgo espetxetik atera berritan
17:45 inguruan atera da Teruelgo espetxetik Jon Ander Urkizu sanpedrotarra, eta jada Euskal Herrira bueltan da haren senide eta lagunen laguntzarekin. Haren hurbilekoek HITZA-ri esan diotenez espetxearen atarian Espainiako Poliziaren “zaintza zorrotza” izan dute. Hedabide asko zeuden presondegiaren atarian.