
Orratx! antzerki taldekoak antzezlan bat entseatzen
Larunbat honetan izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian.
Lezoko Orratx! taldeak
Kale gorrian lana antzeztuko du hilaren 30ean, 22:00etan. Sarrera doan da. Orain hilabete batzuk estreinatu zuten lana Lezon bertan. Antzezlana Sergio Cabreraren
La estrategia del caracol filmean dago oinarrituta, eta bertan etxetik bota nahi dituzten bizilagun batzuen istorioa kontatzen da. Orratx!-eko zuzendari Lierni Fresnedok moldatu du lan hori antzerkirako. Oiartzuar bat ariko da antzezlan honetan, Edurne Agirrezabala; Orratx! taldeko kide da bera.