Batzarren gaineko saiakera liburua aurkeztuko du Patxi Azparrenek
Pasai Antxoko Basari elkartean aurkeztuko du Azparrenek bere saiakera liburua, abenduaren 3an. Batzarrak, jatorrizko antolaketa izenburupean, ekonomia soziala, lurraldetasuna eta parte-hartzea aztertu ditu Azparrenek liburuan, batzarren fenomenoaren irakurketa antropologikoa eginez. Iraganaren azterketa oinarri, gaurko jendartearen beharrei erantzuteko proposamen egingarriak landu nahi izan ditu Azparrenek liburuan. Aurkezpena 19:00etan izango da, eta ondoren solasaldia izango da liburuan jorratutako gaiaren gainean.