Irungo Udaleko Kirol Departamentuak jakinarazi du 2014an Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak erabiltzeko tarifetan ez dela aldaketarik izango, hau da, 2013ko kuota berberak ordaindu beharko dituzte erabiltzaileek, ez da igoerarik egongo. Bestalde, kiroldegietara jende gehiago hurbil dadin hainbat neurri iragarri dituzte kirol arduradunek.
Lehena da 2012ko urtarriletik 2013ko ekaina artean bajan eman ziren erabiltzaileek, baldin eta urte bukaerara arte bazkide egin nahi badute, ez dutela matrikularik ordaindu beharko. Horrez gain, kiroldegien kuota hiru hilero ordaintzen dela gogorarazi dute udaleko kideek, baina abonatu berriek aukera izango dute alta ematen duten hilabetetik aurrera ordaintzeko, kontuan hartu gabe zein hiruhilekotan eman duten izena.
Beste neurrietako batek gazteekin du lotura. Erraztasun gehi
Artaleku kiroldegiko kantxa nagusia
ago izango dituzte 14-16 adin tartekoek fitness zerbitzua erabiltzeko, baita gimnasioko gailuak ere. DBHko ikasleentzako ere promozio bereziak egingo dituzte.
Bestalde, 2014ko lehen hiruhileko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dagoela esan dute udal agintariek, abenduaren 3ra arte.