
Osteguneko entseguko une bat
Hondarribiko Bigarren Hezkuntzako hiru ikastetxeetako 3. eta 4 mailako 300 ikasle inguruk eta haien irakasleek
La viuda alegre operetaren entsegua ikusi ahal izan zuten atzo goizean Itsas Etxean. Franz Lehar konpositorearen opereta ezaguna asteburuan antzeztuko dute Irungo Amaia Kultur Zentroan eta bertan ari dira entseatzen, baina Hondarribiko Udaleko Hezkuntza departamentuak entseguetako bat Hondarribira ekarri du, Kontzertu Didaktikoen programaren barruan.