Epaiketa politikoak salatuko dituzte
35/02 auziaren harira, elkarretaratzea deitu du LAB sindikatuak, bihar, osteguna, Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Zehazki, “Epaiketa politikoak, eta batez ere orain Madrilen 40 gazteren kontra eta Herri Batasuna, Batasuna nahiz Euskal Herritarrok-eko kideen kontrako eta hainbat elkarteren kontrako epaiketa” salatzea izango du helburu.
Era berean, epaituak izaten dien eskualdeko bizilagunei elkartasuna adieraziko diete.