Pysbeko itsasontziek 36ko gerran izan zuen paperaz hitz egingo du gaur Donibanen Iñaki Egañak
Itaia Kolektiboak gonbidatuta, Iñaki Egaña historialariak hitzaldia emango du gaur, 19:00etatik aurrera, Donibaneko aiton-amonen aterpean. 36ko gerra hartuko du hizpide Egañak, eta Donibaneko PYSBEko ontziek Matxitxakon jokatu zuten paperaz jardungo du. Horrez gain, iganderako, mendi zeharkaldi “historikoa” antolatu dute, Durangotik Urkiolara eta handik Otxandiora joateko. Ekitaldiok Donibaneko Itaia kolektiboak 36ko gerra Euskal Herrian zikloaren barruan antolatutakoak dira.