Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ion Garraus: "Haize boladengatik marka ona egitea zaila zen Behobia-Donostian"

admin
Bidasoa
2013/11/14

Etxeko atleta da Ion Garraus (Irun, 1978). Hau da, hurbileko probetan parte hartzen du normalean, lanagatik ezin duelako hara eta hona ibili lasterketetan. Baina parte hartzen duenetan beti dago aurre-aurrean. Horren erakusle da aurten hainbat lehia irabazi dituela. Hartara, Behobia-Donostiako sailkapen nagusian hamaikagarrena izan da, eta Oarsoaldeko eta Bidasoko atleten artean lehena, nabarmen gainera.

Ion Garraus, igandean, helmugara iristen

Ion Garraus, igandean, helmugara iristen

Oarso Bidasoko korrikalarien artean lehena izan zara Behobia-Donostian. Egin nuen marka [1:07:12] ezin esan oso ona izan zenik, baina postu ona egin nuen, bai. Haize bolada indartsuak izan ziren proba bitartean, eta marka ona egitea oso zaila zen. Zein izan zen lasterketako unerik zailena zuretzat? Zailena Gaintxurizketaren igoeraren hasieran izan zen, han bai izan zirelako haize bolada oso-oso indatsuak. Gainera, inork ez zuen izan ekimena taldetik tiraka aritzeko, ia denak atzera begira geunden tiraka aritzeko pisua nork hartu. Zalantza uneak izan ziren. 11. izan zara aurten Behobian, Zure posturik onena izan al da? Aurten ordubete eta zazpi minutu egin ditut, baina aurretik ordubeteko eta bost minutuko marka nuen egina, hortaz, ez da izan nire emaitzarik onena. Pena izan da, aurten ondo nagoelako, eta azkarrago joateko gaitasuna nuelako. Ordubete eta lau minutu egiteko ideia nuen, baina haizeagatik ezinezkoa izan zen. Baina Gaintxurizketa aurretik Irun, zure hiria, zeharkatu zenuen. Zer sentitu zenuen? Gozamena izan zen. Jende askok oihukatu zuen nire izena, animatu ninduen. Oso une politak izan ziren. Sasoi oso ona daramazu… Ekainean hasi nintzen lasterketekin, eta orduan San Martzialeko igoera irabazi nuen. Ondoren, irailean, Guadalupeko igoeran ere lehena izan nintzen; igoerak ditut gustuko batik bat, pisu arinekoa naizelako, eta igoeretan hobeto moldatzen naiz. Irungo gaueko lasterketan laugarrena izan nintzen [Imanol Cruzek irabazi zuen], eta Txingudi Korrika ere irabazita daukat aurten. Donostiako 15 kilometroko proban ere parte hartu nuen, egin, egin nuen, baina egun txarra pasatu nuen hego haizeagatik, pattal ibili nintzen. Nola hasi zinen korrika? Unibertsitatean nengoela hasi nintzen korrika. Ez nuen astirik beste kirolen bat egiteko, eta horrela hasi nintzen lasterka. Pixkanaka-pixkanaka hasi nintzen, astean hirutan edo osteratxoa korrika egitera joaten nintzen, eta erabaki nuen Behobia-Donostia batean izena ematea. Lehen horretan ordubete eta hamar minutu egin nituen, eta pentsatu nuen ez nuela hain gaizki korrika egiten… Ia kasualitatez hasi nintzen. Aurten irabazi dituzun proba guztiak Bidasoa ingurukoak dira. Kasualitatea? Ez, ez. Lanagatik ez dut denbora gehiegirik, eta nahiz eta gustatuko litzaidakeen beste lasterketa batzuetan parte hartu, ingurukoetan parte hartzen dut beti. Nire lana estresagarria da berez, eta lasterketak baliatzen ditut estresa gainetik kentzeko, ez ardura gehiago izateko. Nutrizionista naiz, kontsulta bat daukat, eta kirolariekin besteak beste lan egiten dut. Beti oso lanpetuta nago. Hortaz, kirolarien osasunaren gaineko ezagutza baduzu. Zer iruditu zaizu Behobian Nafarroako atletaren heriotza? Tristea izan da, berri txarra izan da. 30 urterekin edonork bere bizitza galtzea, are gehiago kirol jarduera bat egiten ari denean, oso tristea da. Lasterketen antolatzaileek bultzatu beharko lituzkete testak, edo bihotzeko ekografiak, edo esfortzu probak; odol analisiak ere egin beharko lirateke. Kirola egitea osasungarria da, bai, baina beti kontrola izan behar da. Antolatzaileek bermatu beharko lukete hori, zorrotzago behar lukete, minimo batzuk bete. Horrek kostu bat du, eta beharbada lasterkarien kopurua jaitsiko litzateke, baina beharrezkoak dira minimo batzuk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.