
Hernaniko ikasleak izan dira erakusketa ikusten
Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak antolatuta,
Eboluzioa: dinosauroetatik hegaztietara izeneko erakusketa ikusgai dago udaletxeko areto nagusian. Harrera oso ona edukitzen ari da erakusketa, haur ugari hurbildu dira gurasoekin erakusketa ikustera.
Bisita gidatuak ere egiten ari dira; gaur, esaterako, Hernaniko hainbat ikasle hurbildu dira erakusketa ikustera. Larunbata bitarte (hilak 16) egongo da ikusgai Oiartzunen (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara), baina erakusketak piztu duen interesa ikusita beste museo eta erakunde batzuetara eramango dute Luberri fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenak direla medio.
Beste erakusketak
Oiartzunen beste bi erakusketa daude ikusgai. Tolaita ostatuan Igor San Joseren erakusketa ikus daiteke eta Petra Lekuona zaharren egoitzan Julioren zeramikazko erlojuak honako ordutegian: astelehenetik igandera 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.