Urdaburuko mendizaleak Zubietara joango dira
Urdaburuko Eguna izango da hurrengo igandean, hilak 24, eta mendizale elkarteak bi irteera prestatu ditu egun horri begira, bat helduei zuzendutakoa, eta bestea, berriz, haurrei.
Helduak Urdaburuko elkartetik aterako dira egun horretan, 08:30ean, eta Zubietaraino bidea egingo dute: Errenteria-Orereta, Txoritokieta, Santa Barbara, Lasarte eta Zubieta.
Eskolarteko ibilbideari dagokionez, Iztietako autobus geltokian elkartuko dira, 08:00etan, eta Listorretarainoko bidea egingo dute. Gero, jarriko dira martxan. Listorreta, Urdaburu eta Ugaldetxo ibilbidea egingo dute.
Hankak astindu ondoren, bazkaltzeko txanda izango da, eta horretarako, babarrun jatea antolatu dute Zubietako Araeta jatetxean. Nahi duen orok joan izango du bazkarira. Haurrek 10 euro ordaindu behar dituzte eta helduek 20 euro.
Izena emateko Urdaburuko egoitzara zuzendu beharko da astearte eta ostegun arratsaldetan.