Tartalarien gaineko mozioa aztertuko du asteazkenean udalbatzak
AHTren aurkako Lezoko plataformak aurkeztutako mozioa aztertuko du udalbatzak etzi. Udalbatzarraren Osoko Ezohiko Bilkura deialdia egin du Ainhoa Zabalo alkateak horretarako. Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik auzipetuta dauden lau kideen aldeko manifestuarekin bat egiteko eskatuko dio AHTren aurkako taldeak udalbatzari. Auzipetuen artean Ibon Garcia lezoarra dago.