Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ogitarteko majikoa

admin
Bidasoa
2013/11/11
Gure etxean negua gerturatzen ari dela iragartzeko bi modu ditugu. Lehenengoa usaimenaren bidezkoa da. Alabak balkoira ateratzerakoan tximinien erre usaina igartzen badu «negu usaina dago», pozez adierazten du. Bigarren moduak beste zentzumen batzuekin zerikusia du: ikusmena eta entzumenarekin. Telebistan iragarkiak jostailuz eta lurrinez betetzen direnean Eguberriak eta, ondorioz, negua hurbil dagoela konturatzen gara. Aurtengoan, usaimenaren bidezko iragarpena atzeratzen ari da. Hego haizeari esker oso udazken epela izaten ari gara eta inguruko tximiniak oraintxe ari dira pizten, poliki-poliki, presarik gabe. Telebistak, ordea, dagoeneko Eguberri makinaria guztia martxan jarri du. Panpin, joko, lurrin eta antzeko produktuen publizitateak orain arte ikusi ditugun beste iragarki batzuen tokia hartu du. Ziur aski, aurtengo udako iragarki originalena limoizko edari freskagarri baten publizitatea izan da. Haur bat agertzen da opari bat irekitzen. Kutxa irekitzerakoan, barruan dagoena makil bat dela konturatzen denean, pozez txoratzen builaka hasten da: «Un palo, un palooooo, un paloooooooo…». Sare sozialetan iragarkiak zabalpen handia izan du eta zer pentsa emateaz gain, grazia egin digu. Hala ere, ez dut uste gure seme-alabek edo ilobek idatziko dituzten Olentzeroren gutunetan makila hitza agertuko denik. Bada desagertu den beste iragarki bat mezu zuzenago eta gogorragoa duena. Ama bat eta bere alaba agertzen dira etxean. Alabak afaltzeko zer dagoen galdetu du. Ogia besterik ez dagoenez amak ogitarteko magikoa dutela erantzun dio; ogitarteko barruan egotea gustatuko litzaiokeena irudikatzeko eta hori izango dela afalduko dutena. Iragarkia Gironako eskola batean gertatutako istorio batean oinarrituta dago. Hala azaldu zion mutiko batek bere irakasleari: «Andereño, gaur gosaltzeko ogitarteko magikoa ekarri dut: ogia ogiarekin. Eta nik erabakitzen dut zer dagoen ogi barruan». Gure inguruan ere baditugu egoera gogor hori bizi duten haurrak, nahiz eta oso agerian ez egon. Oiartzunen dagoen Gipuzkoako Elikagai Bankura bisita bat egitea eta bertako boluntarioekin elkarrizketa bat edukitzea nahikoa da gure artean iragarkiaren antzeko egoerak badaudela konturatzeko . Horregatik, aurtengo Eguberriko erosketak egiterakoan Elikagai Bankuak, azaroaren 29 eta 30ean, inguruko denda askotan egingo duen elikagai bilketa erraldoian parte hartzeak garrantzia du. Janariz betetako poltsa emateak ogitarteko magikoa benetazkoa bihurtu dezakeelako. Tximinien erre usainak negua gerturatzen ari dela adierazten baitigute eta hotzari aurre egiteko modu egokiena, sabela ondo beteta edukitzea baita.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.