Marrazki tailerrak liburutegietan, Kuadrillategik gidatuta
4 eta 14 urte bitarteko haurrei zein gaztetxoei zuzendutako marrazketa tailerrak antolatu dituzten Pasaiako udal liburutegietan.
Kuadrillategiko begiraleek gidatuko dituzte saioak eta eguberria edo haurren eskubideei buruzko marrazkiak landuko dituzte. Saio guztiak 17:30etik 18:30era bitartean izango dira. Bihar Donibanen; ostegunean San Pedron eta hilaren 19an Antxon.