Lurdes Oiartzabal eta Joxe Mari Intxausti, lezoar azkarrenak Behobia-Donostian

Atzoko Behobia-Donostia laasterketan denera 79 lezoar iritsi ziren helmugara. Horien artean, emakumeetan, Lurdes Oiartzabal izan zen azkarrena 01:22:08 denborarekin (emakumeen sailkapen nagusian zortzigarrena izan zen), Amaia Intxaustiren (1:41:03) eta Oihana Rojasen (01:41:16) aurretik. Gizonetan, berriz, Joxe Mari Intxausti izan zen lehena Bulebarreko helmugara iristen, 01:11:54 denborarekin. Ondoren Asier Urdanpilleta (1:12:37) eta Alain Gonzalez (1:13:34) iritsi ziren. Hondoko PDF artxiboan lezoar guztien sailkapena dago. Behobia-Donostia 2013 Lezoko sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.