Lasarten galdu arren goian segitzen du Hondarribiak

Ostadarren kontra galdu zuen Hondarribia futbol elkartearen lehen taldeak larunbatean Lasarte-Orian (2-0), baina sailkapeneko lehen postuetan segitzen du, bosgarren, lider Tolosarengandik lau puntura. Bosgarren tokira jaitsi da Hondarribia, 15 puntu pilatuta.Orain arte lau partida irabazi, hiru berdindu eta bi galdu dituzte Ohorezko Mailako berdeek. Aurten inoiz baino parekatuagoa dago sailkapena. Bederatzi jardunaldi jokatu direnean ezer ez dago argi, ez goitik, ezta behetik ere, eta lehenak azkenari hamahiru puntu baino ez dizkio ateratzen. Adibide gisa, duela bi jardunaldi 4 punturekin sailkapena ixten zuen Aretxabaletak 12. posturaino egin du jauzi, bi partida jarraian irabazita, hamaikagarren tokian den Vasconiarekin berdinduta. Vasconia da, hain zuzen ere, Hondarribiaren hurrengo aurkaria. kanpoan bi jardunaldi jarraian jokatu eta gero Hondartzara itzuliko dira Mikel Llorenteren mutilak.

Futbol taldeen asteburuko emaitzak

Erregional Ohorezko Maila
  • Ostadar-Hondarribia  2-0
Lehen Erregionala
  • Hondarribia B-Behobia  5-1
Emakumeen Liga
  • Hondarribia-Touring  1-2
Gazteen Ohorezko Maila
  • Touring-Hondarribia  4-0
Gazteen Lehen Maila
  • Beti Ona-Hondarribia B  2-5
Kadeteen Lehen Maila
  • Landetxa B-Hondarribia B  0-2
  • Hondarribia-Landetxa  5-1
Haurren Lehen Maila
  • Dunboa Eguzki-Hondarribia  0-8
Haur Txikien Maila
  • Hondarribia-Behobia  (atzeratuata, asteazkenean jokatuko da, 17:00etan)
Emakumeen Haurren Maila
  • Hondarribia-Irun Artia
  • Oiartzun B-Hondarribia B  1-5
Alebinen Maila
  • Hondarribia-Real Union  3-2
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.