Lartzabalgo auzo elkarteak batzarra du asteazkenean
Hiru gai nagusi jorratuko dituzte Lartzabalgo auzo elkartearen bileran, asteazkenean (hilak 13). Batetik, elkarte, etxebizitzak eta biribilgunearen espazioa hobetzeko espazioen gainean hitz egingo dute; bestetik, gaur egungo auzo elkartearen lokalaren egoeraren berri emango dute; eta azkenik, Haritza auzo elkarte berria aurkeztuko dute.
Hori guztia, 19:00etan, auzo elkartearen lokalean.