
Iturriotzeko ordezkariak desafioan
Oiartzungo jai batzordeen arteko desafioa izan zen larunbatean, aurten Gurutzek antolatuta. Iturriotz izan zen azkenean irabazle, azken urteetako Arragua irabazleari nagusitasuna kenduz.
Sukaldaritza proba egiten zuten bitartean, untxia saltsan, gainontzeko parte hartzaileek jolasak egin zituzten: aulki jokoa, pilota… Sukaldaritza proba Ergoienek irabazi zuen.
Aurtengo desafioan bost auzo elkartu ziren: Iturriotz, Ergoien, Arragua, Altzibar eta Gurutze. Antolatzaileek “giro ona” nabarmendu dute: “Azkenean hori da garrantzitsuena, elkartzea eta ongi pasatzea”.
Aurtengoa bosgarren desafioa izan da. Ugaldetxon izan zen lehenengoa eta gero Arraguak, Altzibarrek, Ergoienek eta Gurutzek hartu dute lekukoa. Hurrengo urtean aurtengo irabazleak, Iturriotzek, izango du desafioa prestatzeko ardura.