Areitio, Nirvana Extreme lasterketako une batean
Ion Areitio trialsin pilotu hondarribiarrak Nirvana Extreme lasterketa irabazi du Kataluinian. Ohituak gaitu Areitiok trialsineko podioetan ikusten, baina oraingoan enduroko motoarekin lortu du garaipena, eta ez trial txirrindarekin. Enduroa hobbia du Areitiok eta, horregatik, bera ere harritu da muturreko lasterketan lortutako garaipenarekin.
Nolako lasterketa da Nirvana Extreme?
Muturreko Enduroko lasterketa bat da. Moian ospatu da Katalunian. Enduro normalean ez bezala, honakoan lasterketa eremua teknikoagoa da, muturreko lekuetan egiten da, arroka, enbor, errekak, horrelakoez beterikoak.
Zein kategorian lehiatu zara zu?
Enduro Expert kategorian lehiatu naiz.
Ibilita al zinen hain lasterketa gogorrean inoiz?
Egia esan urtebete daramat enduroa praktikatzen. Bizikletatik kanpo praktikatzen dudan hobbia da hau. Orain arte enduroko lasterketa pare batetan parte hartu dut, baina inoiz ez honelako muturreko batean.
Zer moduz korritu zenuen?
Uste baina maila hobeagoan aritu nintzen. Bi itzuliko lasterketa zen, guztira 35 kilometro. Lehen itzulia gogorrena izan zen niretzat… Nahiko gogorturik eta ongi berotu gabe nengoen eta dezente kostatu zitzaidan. Bigarren postuan nintzela, hamar minutuko atsedena hartu nuen, zer edo zer jan eta berriz ere martxan jartzeko…
Eta bigarren itzuliaren hasieran lasterketa burua hartu nuen eta bukaera arte bakarrik joan nintzen. Bigarren hontan ezin hobe ibili eta disfrutatu nuen.
Sorpresa izan al da irabaztea?
Bai sorpresa izugarria izan da nieretzat. Esan dizudan bezala denbora pasa edo hobbi bat da niretzat enduroa, eta horrelako lasterketa gogor batean parte hartzea nire ilusioetako bat zen. Lasterketa eremua ikusita, nire helburu bakarra bukatzea zen
Baina behin moto gainean jarri eta gero gauzak aldatu ziren, uste baina errazago nenbilen eta behin neure burua aurrean ikusita are eta gehiago. Asko gozatu nuen.