Ima Cruz eta Iñaki Lopetegi, pasaitarrik azkarrenak Behobia-Donostian

Atzo, denera, 126 pasaitar iritsi ziren helmugara Behobia-Donostia lasterketan. Emakumeen artetik azkarrena Ima Cruz antxotarra izan zen, 1:36:25 denborarekin. Cruzen atzetik Ama Lur Leon sanjuandarra 1:38:15 eta Maialen Lorza sailkatu ziren (1:40:36). Gizonen artean Iñaki Lopetegik 1:13:41eko marka egin zuen lehen pasaitarra izateko, Jose Luis Bermudez (1:18:12) eta Xabier Yarza (1:18:46) atzean utzita. Ondoko PDFan pasaitarren berri zehatz jaso daiteke. Behobia-Donostia 2013 Pasaiako sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.