Herriko arrandegi batek bat egin du 'Ontziratu zaitez' kanpainarekin
Elizaldeko Pili arrandegiak erosketak ontzi berrerabilgarriekin egiteko kanpainara batu da. Horrez gain, urriko zozketa egin dute.
Kutxa Ekogunearen ekimenez eta Oiartzungo Udalaren laguntzarekin Ontziratu zaitez kanpainarekin bat egin du Elizaldeko Pili arrandegiak. Hala, herriko beste bost komertzioetan bezala tupperrarekin erosi ahal izango da bertan ere.
20 euroko txartelak ere zozkatu dira: Maritxu,1511; Izaro, 1497; Martin, 80; Lizar, 204 eta Zalakain, 122.