Olatz Zabala izan zen azkarrena Irungo emakumeen artean Behobia-Donostian , 1:29:37 denborarekin. Ondoren Aloña Martiarena (1:31:03) eta Maria Felices (1:33:09) sailkatu ziren kategoria horretan. Gizonetan, berriz, Ion Garrausek oso marka ona egin zuen, eta gizonen artean lehen irundarra izateaz gain, sailkapen nagusian 11. izan zen: 1:07:12. Garrausen ondotik Iñaki Gebrero (1:08:22) eta Jon Ruiz (1:10:48) iritsi ziren helmugara Irungo atletei dagokienez. Ondorengo PDFan helmugara iritsi ziren 596 irundarren jarraipena egion daiteke.
Behobia-Donostia 2013 Irungo sailkapena