Claudia Behobide handia eta Iker Oliveri Hondarribiko irabazleak Behobian

Claudia Behobidek emakumeen lehen saria, gipuzkoar onenarena, bere kategoria zehatzeko azkarranarena, eta bere herriko onenarena irabazi zituen atzo. Lau sari horiek 01:16:18ko denbora egin zuelako lortu zituen. Hondarribiko emakumeen artean bigarrena Kristina Markaide (1:26:21) izan zen, eta hirugarrena, Amagoia Eizagirre (1:28:35). Gizonetan, Iker Oliveri, lehen hondarribiarra izateaz gain, 22. izan zen sailkapen nagusian 1:08:06 denborarekin. Gerardo Amunarriz bigarrena izan zen Bulebarrean (1:10:01), eta Iñigo Tumas hirugarrena, 1:11:09 denborarekin. Ondoko PDFan helmugara iritsi ziren 181 hondarribiarren datuak daude. Behobia-Donostia 2013 Hondarribiko sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.