Claudia Behobidek emakumeen lehen saria, gipuzkoar onenarena, bere kategoria zehatzeko azkarranarena, eta bere herriko onenarena irabazi zituen atzo. Lau sari horiek 01:16:18ko denbora egin zuelako lortu zituen. Hondarribiko emakumeen artean bigarrena Kristina Markaide (1:26:21) izan zen, eta hirugarrena, Amagoia Eizagirre (1:28:35). Gizonetan, Iker Oliveri, lehen hondarribiarra izateaz gain, 22. izan zen sailkapen nagusian 1:08:06 denborarekin. Gerardo Amunarriz bigarrena izan zen Bulebarrean (1:10:01), eta Iñigo Tumas hirugarrena, 1:11:09 denborarekin. Ondoko PDFan helmugara iritsi ziren 181 hondarribiarren datuak daude.
Behobia-Donostia 2013 Hondarribiko sailkapena