Arantza Mariskal eta Jean Paul Modet, Hendaiako azkarrenak Behobia eta Donostia artean

Orotara, 68 hendaiar iritsi ziren atzo Bulebarreko helmugara Behobia-Donostia lasterketan. Horietatik azkarrenak Arantza Mariskal emakumeetan eta Jean Paul Modet gizonetan, 1:47:38ko eta 1:17:52ko denborekin hurrenez hurren. emakumeetan bigarrena Monica Ruiz izan zen (1:53:21), eta hirugarrena Margarita Rastrilla (1:53:41). Gizonen multzoan bigarrena Aitor Inziarte gelditu zen(1:18:27) eta hirugarrena Xabi Aranbarri (1:19:06). Ondoko PDFan hendaiar guztien helmugako denbora ikus daiteke. Behobia-Donostia 2013 Hendaiako sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.