Onintza Mitxelena eta Jon Rodriguez, oiartzuar azkarrenak Behobia eta Donostia artean

Onintza Mitxelenak (1:34:51) eta Jon Rodriguezek (1:11:28) egin zituzten oiartzuarren denborarik onenak atzoko Behobia-Donostia lasterketan. Emakumeetan bigarrena Agurtzane Zubizarreta izan zen (1:37:47), eta hirugarrena Olatz Odriozola (1:38:20; bera ez zen atera, bere izenean beste bat atera zen), Gizonen artean bigarrena Javier Eskudero izan zen 1:12:37 denborarekin, eta hirugarrena Gorka Herce (1:16:20). Denera 83 oiartzuar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan horien guztien denborak daude. Behobia-Donostia 2013 Oiartzungo sailkapena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.