Jon Urkizuk kartzelan jarraituko du
Joan Ander Urkizu preso sanpedrotarraren kasua aztertzeari uko egin zion atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak, bere kasua Auzitegi Konstituzionalean aztertu behar dutela argudiatuz. Parot doktrina aplikatua du Urkizuk eta 27 urte egin ditu preso. Hilaren 18an bilduko da Konstituzionala, baina abokatuek azaldu dutenez, ez da ziurra epaitegiak egun horretan bertan erabakiren bat hartuko duenik. Gabriel Zabala preso irundarraren kasua ere konstituzionalean da, eta litekeena da bi preso hauen kasua hilaren 18an aztertzea.