Desafioan ari dira Oiartzungo auzoetako jai batzordeak

Bosgarren urtez jarraian Oiartzungo auzoetako jai batzordeak desafioan ari dira gaur, nor baino nor. Auzo guztietako jaiak bukatuta, gaur horiek antolatu dituztenen eguna da, eta goizetik ari dira Gurutze auzoan, bertako jai batzordeak antolatutako jokoetan parte hartzen. Horiek bukatutakoan, goizean zehar talde bakoitzak prestatu duen untxia saltsan jango dute. HITZA Gurutzen izan den bitartean, sukaldariak jo eta su ari ziren lanean auzoko pilotalekuan. Hori bitartean, izerdia botatzen ari ziren, norbera bere auzoaren koloreko kamisetarekin, jakiaren usainaren laguntzaz. Hala, lehen jokoa, aulkiena, Iturriotzek irabazi du, Ergoienen, Arraguaren, Altzibarren eta Gurutzeren aurretik. Goizeko jokoen ondoren, bazkaria egitekoak ziren jai batzordeetako ordezkariak. Ondoko irudietan Gurutzeko frontoian izan den giroa ikus daiteke. Bideoan, berriz, aulkien jokoaren finala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.