Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Viki de la Haza: "Erritmo handia ezartzen saiatzen gara"

admin
Bidasoa
2013/11/07
Euskal Ligan jokatzen duen La Bacaladera Hondarribia taldeak iaz baino hobeto hasi du denboraldia. Etxeko hiru partidak irabazi ditu eta kanpoko hiruetatik bi berdindu. Bosgarren urtea du Viki de la Hazak (Hondarribia, 1091) taldeko entrenatzaile bezala eta HITZAri esan dionez, iazkoa hobetzea izango du taldeak helburu. Iaz baino hobeto hasi duzue aurten Euskal Ligako denboraldia. Bai, aurreko denboraldia ez ginen ondo hasi, egutegia txarra zelako. Lehen itzuliaren hasieran eta bigarren itzuliaren hasieran konplikatua zen eta ez genituen emaitza onak lortu. Gero, kosta zitzaigun buelta ematea, baina nahiko ondo bukatu genuen. Aurten hobeto hasi gara eta ez dugu hasiera errazagoa eduki; sailkapeneko bigarren, hirugarren eta laugarrenarekin jokatu dugu eta asteburuan liderrarekin tokatzen zaigu. Kanpoan partida bat galdu dugu gol bakarragatik, beste bi berdindu, bigarrenaren eta hirugarrenaren kontra. Pixka bat gehiago egin genezake, baina oso pozik gaude. Zein da denboraldiko helburua La Bacaladera Hondarribiarentzat? Helburua iaz egin genuena hobetzea da. Taldea gazteagoa da, jokalari beteranoak joan zaizkigu eta gazte mailakoak igo dira. Goiz da ikusteko nola ibiliko garen baina iazkoa hobetu dezakegun guztia, ondo egongo da. Liga ona al da Euskal Liga taldearentzat? Orain bai. Taldea oso gaztea da eta Espainiako Lehen Maila, hurrengo maila, handiegia litzateke, bai eskarmentu faltagatik, baita fisikoagatik ere. Pisu handirik eta altuera handirik ez dugu eta, hori horrela, hau maila onena da guretzat.
Altuera da taldeari falta zaiona, De la Hazaren ustez

Altuera da taldeari falta zaiona, De la Hazaren ustez

Azken partida bederatzi golengatik irabazi zenuten baina ez zen partida erraza izan. Partida arraroa izan zen. Ez ginen ondo hasi eta bigarren zatiko hamabosgarren minutura arte ez ginen hasi ondo jokatzen. Esan dizudan bezala, asko kostatu zitzaigun partidan sartzea, baina lehen zatiko azken minutuetan lau goleko errenta lortu genuen. Bigarren zatiaren hasiera atzeratu zen, itoginengatik eta, berriro, kostatu zitzaigun hastea. Azken hamar minutuetan atera genuen tartea, fisikoki hobeto ginelako. Fisikoa al da zuen alderik onena? Erritmo handia ezartzen saiatzen gara, gazteak garenez eta ez oso altuak, egin dezakegu hori, eta batzuetan abantaila ematen digu horrek. Eta falta zaizuena? Altuera falta zaigu. Erasoan jaurtiketak egiteko, ez dugu kanpoko jaurtiketarik, eta defentsarako, altuera pixka bat gehiago ondo etorriko litzaiguke, batez ere defentsaren erdian. Zer esango zenieke inoiz zien partidarik ikusi ez duten herritarrei? Aurretik etorri gabekoak lehen aldiz etortzen direnean ondo pasatu izan dute, hori esan izan didate. Partidak entretenigarriak dira. Jende askok ez du bertatik bertara ezagutzen kirol hau, eskualdean zegoen zaletasuna galtzen ari da. Behin Hondartza kiroldegira etortzeko esango nieke, ikusiko dute nola dibertitzen diren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.