Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Egoera ekonomikora egokitutako igoera izango dute Pasaiako zerga eta tasek

admin
Bidasoa
2013/11/07
Pasaiak 2014an zerga eta tasen igoera izango du, baina %1,90ekoa. Gobernu taldearen proposamena hura zen, eta Pasaiako Ezkerraren hainbat ekarpen proposamen horretan txertatu ondoren, EH Bilduk eta Xabier Pomboren alderdiak bat egin zuten proposamena aurrera ateratzeko. PSE-EEk eta EAJk ere aurkeztu zizkioten gobernu taldearen proposamenari emendakinak, baina bozketa bidez bertan behera gelditu ziren. Gobernu taldeko kideek esan zuten egoera ekonomikora egokitutako igoera izan dela. Jose Luis Sanz Ogasun zinegotziak herenegungo udalbatzarrean esan zuenez, 2014rako tasa berriekin 2012-2015 aldiko Plan Ekonomiko-Finantzarioa aurrera eramateko gaitasuna izango du udalak, eta aldi berean esan zuen tasa eta zerga horiekin gaitasun ekonomiko handiena dutenek zergen igoera handiagoa izango dutela. Gainera, zailtasun ekonomikoak izango dituzten familiek hobariak izaten jarraituko dutela nabarmendu zuen zinegotziak. Hala, %1,90ekoa igoera orokorra da, baina aspektu teknikoengatik salbuespenak izango dira. Eta igoera orokor horren barruan ere sartzen dira zaborraren eta uraren gaineko zergak. Izan ere, aurretik akordioa zegoen horiek %15 igotzeko, baina horietan ere %1,90a aplikatuko da. Mugen Batzordea berritu dute Astearteko udalbatzarrean Pasaiako Mugen Batzorde Bereziaren partaideen izen-abizenak jakinarazi, eta onartu zituzten. Hainbat berritasun daude, tartean, udalerriko alkate izandako sei kide daudela. Honakoak dira partaide guztiak: Amaia Agirregabiria, Maider Ziganda, Izaskun Gomez, Juan Karlos Alduntzin, Bixen Itxaso, Roberto Lopez Etxezarreta, Jose Luis Goikoetxea, Joaquin Martinez, Nahikari Otermin, Jesus Garcia Garde, Jaime Santos, Xabier Pombo, Maria Garmendia, Miriam Cano, Juanba Berasategi, Javier Berzosa, Jose Manuel Crespo, Josetxo Dominguez, Angel Elortegi, Juan Intxausti, Mari Carmen Mogilnicki eta Jose Maria Ruiz. Lau mozio landu zituzten ere herenegungo udalbatzarrean. Pasaiako Ezkerraren fracking-aren kontrakoa aurrera atera zen, PSE-EEren ospitaletako botiken ordainketa partekatuarena bezala. Bilduk epaiketa politikoen gainekoa aurkeztu, eta onartu egin zen, horren gainean EAJk eta Pasaiako Ezkerrak aurkeztu zituztenak bezala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.