Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kaleko elkarrizketen %15 euskaraz dira Pasaian

admin
Bidasoa
2013/11/06
Olatz Altuna, herenegun, datuen berri ematen

Olatz Altuna, herenegun, datuen berri ematen

Soziolingusitika Klusterrak iazko urrian egindako kaleko neurketaren arabera, Pasaian kaleko elkarrizketen %15 dira euskaraz. Hau da, klusterreko kideek udalerriko sei zonaldetan hamar orduz elkarrizketak entzun ondoren —egun ezberdinetan jaso zituzten datuak— 9.835 herritarren elkarrizketak entzun zituzten, eta horietatik 1.462k euskaraz hitz egin zuten, 8.249k gaztelaniaz, eta 124k beste hizkuntzetan. 1990ko hamarkan Pasaiako erabilerak beheranzko bidea izan zuen, %16tik %13ra jaitsi zelako; 2000ko hamarkadaren hasieran Pasaiako euskararen erabilera indizea %14 ingurukoa zen, 2003, 2006 eta 2009 urteetan egindako ikerketetan %17koa, eta esan bezala, 2012koa, %15koa. Beraz, aurreko hiru neurraldiekin alderatuta, euskararen kale erabilera jaitsi egin da herrian. Udalerriko sei zonaldetan ibili ziren klusterreko ordezkariak neurketak egiten, herritarren elkarrizketak entzuten. Hala, euskara gehien entzun zuten eremua Donibane-Meipikoa izan zen (%35,2). Jarraian Donibaneko Gune Historikokoa (%29,1), ondoren San Pedroko Gune Historikokoa (%22,4), laugarrena Antxo izan zen (%17,3), eta euskara gutxien erabili zen eremuak Trintxerpe (%4,8) eta San Pedroko Pobladoko auzoa izan ziren (%2,3). Adinaren arabera, haurrak dira euskaraz gehien hitz egiten dutenak Pasaian, horien elkarrizketen %30,4 izan zirelako euskaraz. Jarraian gazteak daude, %22,2ko erabilerarekin, eta helduak (%13,1) eta adinekoak (%5,4) dira euskara gutxien erabiltzen dutenak. Adinekoetan izan ezik, gainontzeko adin tarte guztietan egin du gora erabilerak. Alta solaskideen adinari begiratuta, bakarrik haurren arteko elkarrizketen %24,5 izan ziren euskaraz; haurren eta gurasoen artekoak gehiago izan ziren, %32,5, eta nagusiek euren artean hitz egiten zutenean, elkarrizketa horien %7,7 izan ziren euskaraz. Adin taldeen araberako bilakaerari dagokionez, 2001etik egunera arte adin talde guztietan erabilerak gora egin du, adinekoetan ezik. Dena den, kontuan hartzekoa da, azken hiru urteetan haur, heldu eta adinekoen erabilerak behera egin duela, eta gazteen erabilerak, aldiz, gorako joera hartu duela. Eta sexuari dagokionez, emakumeek gehiago hitz egiten dute euskaraz gizonek baino, %16,1 emakumeek, 13,6 gizonek. Adin tarte guztietan dira gehiago emakumeak gizonak baino, adinekoetan izan ezik. Ezagutza, eta espero daitekeena Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko kideak eman zituen ondoko datuak astelehenean, Trintxerpeko alkateordetzan. Bertan Pasaiako euskalgintzako hainbat eragiletako ordezkariek jaso zuten datuen berri. Hala, aipatu zuen Pasaian euskaraz dakitenen kopurua %38koa dela, eta ia euskaldunena %28; erdal elebakarrak %34 dira. Hala, aipatu zuen, eta Jose Luis Alvarez Enparanza Txillardegi-ren ikerketa batean oinarritutako formula baten bidez, zenbateko euskararen erabilera espero daitekeen lor daitekeela, eta Pasaiako zifra %10,an dagoela; hau da, euskara Pasaian espero daitekeena baino gehiago erabiltzen da. Kontra, 1986tik 2011ra euskaldunen kopurua %23,1etik %38ra igo da Pasaian, baina klusterraren kale neurketaren arabera, erabileran ez da nabaritu alde hori. Alkateordetzan izan zirenek nabarmendu zuten euskararen normalizazioaren bidean gakoetakoa erabilera dela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.