Emakumea eta industrializazioa, bisita gidatu bateko gakoak
Errenteriako Berdintasun Kontseiluak emakumeek industrializazioan izan zuen papera azaltzeko, bisita gidatua antolatu ditu emakumeei zuzenduta. Ostiralean, hilak 8, izango da, eta ibilbidea udaletxeko arkupeetan hasiko dute, 17:00etan.
Berdintasun Kontseiluak aurreratu duenez, ordu eta erdiko ibilaldia izango da, eta alde zaharretik eta antzinako industria guneetatik pasatuko dira, “herriko altxorretan erreparatuz, gozatuz, eta aldi berean, bisitariek leku horietako bakoitzean kontatzeko dagoena entzun ahal izango dute”.
Gidari lanetan Lierni Gartzia errenteriarra arituko da.