Pozalaguako kobazuloa
Karrantzara joango dira mendizaleak hilaren 24an.Negu festa antolatu du Girizia mendi taldeak eta oraingo honetan Karrantzara (Bizkaia) joango dira. Irteera 06:45ean izango da, Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik.
Gero, bi ordu eta erdiko ibilaldi bat egingo dute: Molinar bainuetxea, Peña Ranero (729 matro) eta parketxera jaitsiko dira ondoren. Hori eta gero, Pozalaguako kobazuloak bisitatuko dituzte eta Concha auzoan bazkalduko dute.
Izena emateko Amazkar tabernara edo Garmendi txokolategira joan behar da, bestela
on line ere egin daiteke. Irteeraren prezioa 45 eurokoa da (bertan sartzen da autobusa, bisita eta bazkaria). Izena ematerakoan beharrezkoa da 25 euro aurreratzea.