Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erdi Aroko polikromia teknikak ezagutzeko aukera dago Arma Plazan hilaren 17ra arte

admin
Bidasoa
2013/11/02
Lan polikromatuen zein urreztatuen adibideak ikus daitezke Arma Plazako erakusketan

Lan polikromatuen zein urreztatuen adibideak ikus daitezke erakusketan

Egurra polikromatzeko Erdi Aroan erabiltzen zituzten teknikak ikasteko tailerra egingo dute astelehenetik hasita Zuloaga Etxean. Hilaren 4, 6, 11 eta 13an egingo dute, 16:00etatik 21:00etara. Kultur Ondareen mantentze eta zaharberritze lanetan adituak diren Yasmina Prada eta Iosu Salegik eskainiko dute tailerra. Adar Aroztegiko kideak dira eta, azaldu dutenez, tenple teknikarekin margotzen irakatsiko dute, arrautzarekin zein kolarekin: “Ikastaro praktikoa izango da eta ikasleak Erdi Aroan bezala polikromatzen ikasiko du. Material guztiak utziko zaizkio”. Tailerrari lotuta, Ahazturiko artisau teknikak, egurretik Erdi Aroko margora erakusketa bisitatu daiteke hilaren 17ra arte, Arma Plaza Interpretazio Zentroko goiko solairuan. Erakusketa txikia da, baina txukuna eta oso interesgarrria. Bisitariak erraz ikas dezake Erdi Aroan artelanak eta arte lan ez ziren bestelako egurrezko lanak margoztatzen zituztenek nola egiten zuten lan. Garai hartan egurrezko lanak gremioka banatzen ziren eta hiru lanbidek hartzen duten parte: eskulturgileak, margolariak eta urreztatzaileak. Bakoitzak bere tailerrean egiten zuen lan eta berean aditua zen, baina besteen lanetan ez. Lanbide arruntak ziren, ez artistak, baizik eta “egileak”. Maisu handienek baino ez zituzten euren lanak sinatzen.
Adarrekoek sorturiko lanetako batzuk

Adarrekoek sorturiko lanetako batzuk

Erabiltzen ziren egur moten berri ere ematen du Arma Plazako erakusketak. Euskal Herrian zeintzuk erabiltzen ziren eta lan bakoitzerako egokiena zein zen ere aipatzen da. Baina erakusketaren xedea egurrezko lan horiek nola margotzen ziren erakustea da eta, hori ere, oso txukun azaltzen du. Margotu aurretik egurra prestatzen zuten, porositateak eta mugimendu estrukturalek margoan eragitea ekiditeko. Hala, lehenengo inprimazio geruza bat ematen zioten egurrari, horren gainean prestakina jartzen zen eta, hirugarrenik, geruza piktorikoa ezartzen zioten. Lana polikromatua bazen, margolariak egiten zuen, baina urreztatua edo esgrafiatua bazen, orduan urreztatzailearen ardura zen egurrezko altzaria edo ikurra burutzea. Adar Aroztegiak antolatu ditu Ahazturiko artisau teknikak, egurretik Erdi Aroko margora goiburuko erakusketa nahiz Erdi Aroko teknika piktorikoak lantzeko ikastaroa. Egurrean eta polikromian adituak dira Adarren eta altzari zaharrak nahiz Ondare Kulturala zaharberritzen lan egiten dute. Arma Plazako erakusketan, beraiek sorturiko altzari batzuk ikus daitezke, garai bateko tekniketan eta diseinuetan oinarritutakoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.